Merkataritza mugikor

Merkataritza mugikorra edo m-commerce, 1997. urtean agertu zen Kevin Duffeyren partetik lehen aldiz merkataritza elektronikoaren gaitasunak zuzenean kontsumitzaileen eskuetan haririk gabeko gailutik" adierazteko. Honek, edozein lekutatik eta edozein momentuan erosteko ahalmena ematen du eta Internetarekin egia bihurtzea lortu da. Ingurune berri horrek sortzen duen malgutasunari esker, ez dago kontsumitzaileek erosteko ordutegirik, edozein produktu edo zerbitzu sal daiteke munduko edozein lekutara, eta, gainera, era guztietako erraztasunak eta abantailak ditu, hala nola ordainbide ugari, prezio eta deskontu bakarrak, bidalketa-kostu txikia eta luzea.

Saltoki mota horrek kontsumitzaileei eskaintzen dizkien abantailak eta erosotasuna direla eta logikoa denez, merkataritza-eredu hau ugaritu egin da eta gero eta pertsona gehiagok egiten dituzte erosketak online. Horrek negozio-aukera ematen dio edozein enpresari, merkaturatzen duen produktua edo zerbitzua edozein dela ere, horrek gero eta lehiakortasun handiagoa eragin du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search